KULTUREN ARTEKO IKASKUNTZA-KOMUNITATEA

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Andrea Suarez

Leioako biztanleria gero eta pluralagoa da eta guk hau kulturartekotasunera bideratutako ikaskuntza- eta partaidetza-komunitate bat abian jartzeko aukera handi bat bezala ikusten dugu. Bertan herritarrek edota lanera edo ikastera hurbiltzen diren pertsonek dakitena partekatzea izango litzateke asmoa, adibidez, musika edo arteko tailer kulturalak, bizitako migrazio prozesuei buruzko bizi-testigantzak, filmen ikusketak, solasaldi literarioak... antolatuz. Gure ustez, ekimen honek komunitatearen osasuna areagotzen du; izan ere, errespetua eta kulturen arteko ulermena sustatzen ditu, komunitatea indartzen du aurreiritziak eraisten dituelako, beste bizilagun batzuekiko harremanak indartzen ditu eta askotan isilduta dagoen udalerriko errealitate bat azaleratzen du. Horrelako espazio multikultural bat izateko gogoz bazaude etor zaitez eta espazio hau guztion artean eraikitzen badugu.

Erantzuna, GIZARTE-POLITIKAK, GIZARTERATZEA, ADINEKOAK, OSASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

LEIOAKO EUSKAL BILGUNEA

Hizkuntza politika, Aurreikusita

Proposamena. Armando Martínez

Nire proposamena Leioan euskaraz hitz egiteko, biltzeko, denbora pasatzeko edo bizitzeko espazio bat egotea da. Horretarako euskararekin konprometitutako pertsonak beharko genituzke, baita noizean behin euskaraz hitz egitera edota euskara entzutera hurbiltzen diren pertsonak. Ekimen honek Euskal Herriaren ondasun kultural bat babesteko lagungarria izan daitekeela uste dut, hots, euskara mantentzeko.

Erantzuna, HIZKUNTZA POLITIKA

Zure proposamena eskertzen dugu. Leioako Udalarentzat euskararen normalizazioa oso garrantzitsua da, eta aipatzen duzun ekimena martxan da herrian Berbaldun programaren bidez, honen inguruko informazioa udal euskaltegian jaso dezakezu.

IKASLE-EGOITZA SORTU LEIOAN

Hirigintza, Aurreikusita

Proposamena. Begoña Salgado

Nire proposamena aurkezten dizuet: Leioan ikasle-egoitza bat sortzea. Leioan EHU-ren campus garrantzitsuenetariko bat dugu eta egunero milaka ikasle gerturatzen dira Leioara herrian ia eraginik utzi gabe. Proposamen honek iraunkortasunari, ekonomiari eta gizarteari dagokionez onurak ekarri ditzakeela uste dut. Ikasleek Leioan bizi badira unibertsitatera oinez edo bizikletaz hurbiltzea errazagoa izango dute. Egoitzak ere modu zuzenean onura ekonomikoak ekarriko lituzke. Gizarte mailan biztanleria gaztetzea ekarriko luke, lotura berriak sortuko lituzke, proposamen berriak dituen jendea ekarriko luke, bizia emango luke, eta horiek eragin positiboa izango lukete herriaren erdialdean. Nire proposamena gustatzen bazaizue honekin bat egitera animatzen zaituztet.

Erantzuna, HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK, ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA

Zure proposamena eskertzen dugu, baina ikasle-egoitza bat izatea Leioako Udalak duen konpromisoetako bat da, eta datozen urteetan aurrera egingo du errealitatea bihurtzeko. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

AZOKA SOLIDARIOA

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Raquel Menendez

Nire proposamena Leioan azoka solidario bat antolatzea da herrian ditugun zerbitzuak, saltokiak, artisauak eta arteak erakusteko baliagarria izan daitekeena. Ideia kalean asmo solidarioa izango lukeen familia osoarentzako jai eguna antolatzea izango zen, eta modu horretan ekimen solidario batentzako dirua biltzea. Bildutakoa ekimen bat sustatzeko edo kalteberatasun egoeran dauden gizataldeekin lan egiten duen herriko elkarte bat laguntzeko erabiliko zen. Espero dut nire proposamena gustatu izatea eta gure herria hobetzeko proiektu honetan parte hartzera animatzen zaituztet.

Erantzuna, GIZARTE-POLITIKAK, GIZARTERATZEA, ADINEKOAK, OSASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

HOBEKUNTZAK MUGIKORTASUNEAN

Hirigintza, Aurreikusita

Proposamena. Jorge Villarroel y Jose Gonzales

Gure proposamena da Leioako mugikortasuna hobetzea zebrabideetan -ikuspena eta argitasuna hobetzen- eta bidegorrietan. Alde batetik, gure ustez bidegorriak Leioako auzo guztietara heltzea eta guztiz konektatuak egotea garrantzitsua da. Bestalde, bizikleta-guneak udalerriko leku esanguratsuetan izatea proposatzen dugu. Honelako hobekuntzekin harrapatze arriskua eta trafikoa gutxituko ziren, - baita kutsadura ere-, guztion osasunerako onuragarria izaten. Gainera, bidegorri sare konektatu batekin txirrindularien segurtasuna, oinezkoena eta trafikoarena ere hobetuko zen.

Erantzuna, HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK, ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA

Zure proposamena eskertzen dugu. Leioa Udalak mugikortasun iraunkorra beren erronka nagusietakoen artean du. Horregatik, bizikletaren erabilera sustatzeko hainbat ekintza martxan daude; bidegorrien sarea amaitzeko lanean ari da eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Bizkaibizi ekimenean barruan dago Leioa, besteak beste.

TOKIKO PRODUKTUKO AZOKA

Sustapen ekonomikoa, Bideragarria

Proposamena. Melinda Carr

Nire erronka Leioako eta inguruko pertsonekin km0-ko azokak antolatzea da, herrian erosteko ohitura berreskuratzeko. Horrelako ekimen batekin, historia, kultura eta tradizioa mantenduko genituzke eta Leioako tokiko merkataritza manteduko genuke. Artisautzako, bigarren eskuko eta nekazaritzako hileko merkatuak izateak gure kulturari eutsiko dio. Animatu eta auzokide egin zaitez kide!

Erantzuna, ENPLEGUA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

LEIOAN ZEHAR MURALAK MARGOZTU

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Melinda Carr

Nire erronka kaleko artistek egindako muralak Leioako kaleetan zehar margotzea da, herriari alaitasun ea kolore emateko. Mural hauek, batez ere, sarbideetan margotzea proposatzen dut, hala nola, itsasadarreko eta Bilbotik Avanzadako errepideetan, baita egoera baldarrean dauden auzoetan. Muralak ikusteko aitzakiarekin herriaz gozatzen gera daitekeen jendea erakar genezake. Proposamena gustuko baduzu auzokide egin zaitez kide!

Erantzuna, HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK, ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

BERTOKO MERKATARITZA AZOKA BERRITZAILEA

Sustapen ekonomikoa, Bideragarria

Proposamena. Gaizka Carazo

Leioan azoka bat egitea da proposatzen dudan erronka. Nire ideia ez da betiko azoka bat egitea, baizik eta merkatu desberdin eta berria sortzea non nahi duten dendariek parte hartu dezaketen . Merkatu bat herri guztiarekin, gremio guztiak kontuan hartzen, ogibide guztiekin… Herritarrek herrian kontsumitu dezaketela eta mota guztietako produktuak aurkitu ditzaketela erakustea da helburua, eta modu horretan bezeroak Leioan gera daitezela guk ezagutzea eta herrian kontsumitzea lortzea. Erronkan parte hartzera animatzen zaituztegu eta merkatua posiblea egiten laguntzera.

Erantzuna, ENPLEGUA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

GAUEKO MODA IBILTOKI LEIOAKO SALTOKIEKIN

Sustapen ekonomikoa, Bideragarria

Proposamena. Gaizka Carazo

Leioako erdigunean gaueko moda-pasabide bat modelo profesionalekin egitea da nire erronka, modelo hauek Leioako denda bakoitza erakus dezaten. Guztion artean moda-pasabide bat desberdina, gautarra, berria eta oso deigarria egitea da nire ideia, non gure potentziala erakutsi ahal izango den, merkataritzetan baita lanbidetan ere, auzotarren botere moduan. Erronka babestera gonbidatzen zaituztegu eta ea guztion artean gaueko pasabidea egin dezakegun denda eta auzokide guztiekin.

Erantzuna, ENPLEGUA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

LIBURU SOLIDARIOA

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Guadalupe García

Liburu solidarioaren bitartez kultura sustatzea da nire proposamenaren oinarria. Leioan liburu solidarioa bakarrik urtean behin egiten da eta nik proposatzen dut maiztasun gehiagoarekin egitea; izan ere, herri honetan jende askori gustatzen zaigu irakurtzea eta besteei eman diezaiekegun liburu asko ditugu etxean. Erronka honek kultura zabaltzen lagundu dezakegulakoan nago eta interesgarria izan daiteke gazteak irakurtzera animatzeko liburuetan diru asko gastatu barik. Hau da nire proposamena eta bat egin nahi baduzu. Egin kide!

Erantzuna, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

JARDUNALDI ZIENTIFIKOAK LEIOAN

Hezkuntza, Bideragarria

Proposamena. Noemi Jímenez

EHU eta ikerketa zentro batzuekin daukagun hurbiltasuna aprobetxatuz “Zientzia eguna” antolatzea proposatzen dut. Hurbiltasun hori aprobetxatu dezakegu zientzian kuriositatea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Leioa eguneroko arazoei zientziarekin erantzuten duen herri bat izatea gustatuko litzaidake, adibidez, jardunaldi bat antolatu daiteke, espazio bat non zientzialariek esperimentuak antolatzen dituzten gure egunerokotasunen gertatzen diren gauzak ulertzen laguntzeko baita dibulgazio-ekitaldia izateko ere. Uste dut proiektu inklusibo bat dela, eta adin guztietako leioaztarrek onura aterako dutela.

Erantzuna, HEZKUNTZA ETA JUBILATUEN ETXEEN DINAMIZAZIOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

NATURAN EGITEKO OINEZKO IBILBIDEEN LIBURUXKAK

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Ziortza Rekakoetxea

Nire proposamena da oinezko ibilbideak azaltzen diren liburuxkak edo kartelak egitea, baita buzoietan sartzeko ere. Leioan ezagutzeko interesgarria izan daitezkeen gune naturala nahikotxo ditugu, hauek disfrutatzea udalerriko bizitza eta ohitura osasungarriak bultzatzea ere bada. Liburuxka horietan zein nolako flora eta fauna dugun ere sar daiteke. Esate baterako, Leioan gune batzuk ditugu landare ezberdinekin pikondoak, masustondoak, mendafin, pasiflora….Eta hori guztia ezagutzeak, gure udalerriari buruzko ezagutza handiagoa sustatzeaz gain, naturarekiko errespetua ere sustatzen du.

Erantzuna, ENPLEGUA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

ESPAZIO PUBLIKOAK EGOKITZEA

Hirigintza, Baliogabetua

Proposamena. Maite Pérez

Espazio publikoak gozatzeko erabili behar direla uste dut; izan ere, espazio politak eta onak izatea eta ez disfrutatzeak ez garamatza inora. Adibidez, barra-koderen eraikinaren gainean plaza bat dago denetarik duena, kulunkak, bankuak, ping-pong mahaiak eta partxis...baina ezin da disfrutatzen ez duelako euritik edota eguzkitik babesgunerik. Gune hauek guztiok disfrutatzeko babestea proposatzen dut. Komunitate osoa konpromisoa hartzea eta guztion iritziekin proiektu hau aurrera eramatea gustatuko litzaidake. Komunitatearentzako hobekuntza hauetan zenbat eta inplikatu gehiago, orduan eta gure herriaz gehiago gozatu ahal izango dugulakoan nago.

Erantzuna, HIRIGINTZA, OBRA, ZERBITZU, MUGIKORTASUN ETA INGURUMENA

Zure proposamena eskertzen dugu, interesgarria da, baina, Ekin ez da hau aurkezteko parte hartzeko prozesurik egokiena. Zure ideaia Aurrekontu Irekien hurrengo edizioan proposatzera gonbidatzen zaitugu.

ANTZERKI TALDE PARTE HARTZAILEA

Kultura, Aurreikusita

Proposamena. Jesus Ibarra

Egiten dudan proposamena antzerki talde egonkor bat sortzea da, udalerriko pertsonen parte-hartze zabala sortzeko. Arte eszenikoetan trebetasun eta kezka desberdinak dituzten pertsonek parte hartzea da asmoa. Antzerki-talde oso zabala izango litzateke, zeinetan edozein pertsona parte hartu dezakeen, nahiz eta antzerki-esperientziarik ez izan. Era askotara parte hartu ahal izango da, bai interpretazioan, bai dantzan, bai musikan, bai attrezzoan, eszenografian... Antzerkiari esker, pertsonen parte-hartzea eta gaitasunen garapena sustatzen dira.

Erantzuna, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLA

Eskerrik asko zuen proposamenagatik, baina gaur egun Leioako Udalak eta herriko hainbat elkartek antzerkian parte hartzeko hainbat ekimen eskaintzen dituzte.

GAZTE HELDUAK HARREMANTZEKO LANTALDEA

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Arkaitz Zarraga

Nire erronka kolektiboa gazte-helduak lantaldea sortzea da harremanak egiteko garaian dituzten zailtasunak partekatu dezaten. Laguntza talde moduko bat izango litzateke, izan eren bultzadatxo bat edo laguntza eragingarri batek pertsona batentzako asko suposa dezake. Horrelako espazio batek Leioako gazte-helduen bizi osasuna hobetzen lagundu dezake. Ni Arkaitz naiz eta gazte-helduen harremanak hobetzen duen taldera gonbidatzen zaitut.

Erantzuna, GIZARTE-POLITIKAK, GIZARTERATZEA, ADINEKOAK, OSASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

NORDIC WALKING

Kirolak, Bideragarria

Proposamena. Lurdes Uribe

Nire proposamena herrian Nordic walking ekimena martxan jartzea da. Nordic walking-k bi makilen laguntzarekin ibiltzean datza. Onura asko dakarren kirol erraza da, bai maila kardiobaskularrean, bai artikulazioetan. Besoen indarra ere asko handitzen du eta adimen-arloan ere hainbat onura ditu, ongizate emozionala orokorrean handituz. Leioaztar guztiak nire proposamenean parte hartzera gonbidatu nahi ditut, baina gonbidapen berezia egiten diet 60 edo 65 urte gorako pertsonei, euren osasun fisikoan onura handia aurkituko dutelakoan nagoelako, eta, ziurrenik, baita osasun emozionalean ere.

Erantzuna, KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

LEIOAKO ERAZTUN BERDEAREN ERAKETA

Hirigintza, Aurreikusita

Proposamena. Roberto Merino

Niri kezkatzen nauena udalerrian dagoen gehiegizko eraikuntza da, gero eta lurzoru natural gehiago galtzen ari baita eraikinen, auto partikularren eta abarren mesedetan.Horregatik udalerriaren lurzoru naturala defendatzen dut, batez ere babestutakoa bada, leioaztarrek goza dezakegun “eraztun berde” bat lortu dezagun. Pandemia garaian egiten genituen ibilbideetan herria ezagutu genuen eta espazio natural hauek hondatzea erabakitzen badugu ez ditugu errekak bakarrik galduko, bertara hurbiltzen diren animalien ikusmena ere galduko dugu: lertxunak, azeriak… naturarekin dugun harremana ere galtzen dugu, hau da, bizitzarekin benetako kontaktua galtzen dugu. Naturagune babestua defendatzen badugu, herria defendatzen dugu, gure mendiak defendatzen ditugu eta, azkenean, mundu guztiarentzat onuragarria izango den eraztun berdea lortuko dugu.

Erantzuna, HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK, ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA

Zure proposamena eskertzen dugu, baina Leioako eraztun berdea lantzen ari garen proiektua da, eta datozen lau urteetan lantzen jarraituko dugun proiektuetako bat da. Ildo horretan, eremu horretan egingo diren hurrengo hobekuntzak Arrienako parkea eta Osasun Parkea izango dira. Bi berdegune horiek tamaina handikoak izango dira, eta agerian uzten ditzute Leioako Udalak udalerriko berdeguneak hobetzeko eta lotzeko duen apustua eta konpromisoa. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

PARKEEN ESTALTZEA

Hirigintza, Aurreikusita

Proposamena. Naiara Libarona y Antonia Valor

Gure proposamena Leioako auzo ezberdinetako parkeak estaltzea da, haurrek euria egiten duenean bultzatu eta minik hartu gabe bertan jolastu dezaten. Adineko pertsonetan ere pentsatu dugu, neguan euria egiten duenean eta udan eguzkiak jotzen duenean atseden hartzeko gune estali bat izan dezaten. Proposamen honekin haurrak zoriontsuagoak izango liratekeela uste dugu, lasai jolasteko espazioak izango lituzketelako. Familiak ere lasaiago egongo ginateke ez baikenuke hain gainean egon beharko umeek kalterik hartu ez dezaten. Adineko jendearentzat ere onuragarria izango litzateke, euriaren eta beroaren aurkako atsedenleku bat dutela jakinda paseatzera lasaiago aterako direlakoan.

Erantzuna, HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK, ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA

Zure proposamena eskertzen dugu. Leioako Udalak badaki herritarrek garrantzi handia ematen diotela haur-parkeak estaltzeari, proposamen hori beti aurrera joan baita antolatzen dituen parte-hartze prozesuetan. Azken urteotan haurrentzako hainbat eremu estali ditu Udalak, eta gaur egun espazio gehiago estaltzen jarraitzen dugu. Leioako Udalak duen konpromisoa da herriko eremu bakoitzak gutxienez parke bat estalita izatea. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

TOKIKO BABES ZIBILEKO TALDE BAT SORTZEA

Partaidetza, Baliogabetua

Proposamena. Diego Corral

Nire proposamena herriko jendearekin eta udalarekin lankidetzan, babes zibileko tokiko talde bat sortzea da. Asmoa herriari larrialdi egoeretan laguntzea izango zen, hala nola hondamendietan: uholdeak, suteak, aire istripuak… baita azoka eta jaietan parte hartzea ere. Erakundeen inplikazioren inguruan beti kexatu egiten gara eta hau herria eta bere bizilagunak zaintzeko eta laguntzeko modua izango litzateke.

Erantzuna, Herritarren partaidetza eta gobernu irekia

Zure proposamena eskertzen dugu, baina Euskadiko Babes Zibileko boluntariotza apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak arautzen du (Larrialdiak Kudeatzeko Legea). Dekretu honek jasotzen du zure proposamenean aipatzen dituzun ia egoera guztietan nola antolatu behar den boluntariotza . Azoka edo bestelako jardueretan boluntariotzari dagokionez, Leioan garatzen ari den ideia da. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

AUTO HIBRIDO ETA ELEKTRIKOAK KARGATZEKO GUNEAK

Hirigintza, Aurreikusita

Proposamena. Ziortza Rekakoetxea

Nire proposamena da auto elektriko eta hibridoak kargatzeko guneak jartzea Leioako kaleetan. Gure inguruko herri asko badaukate dagoeneko eta horri esker, autoz aldatu behar duten pertsona batzuek hain kutsagarriak ez diren aukerak hautatu ditzakete. Ohitura osasungarriak sustatzea eta aire garbiago arnastea beti izango da positiboa gure udalerriarentzat.

Erantzuna, Hirigintza, etxebizitza, obrak, zerbitzuak, mugikortasuna eta ingurumena

Zure proposamena eskertzen dugu. Gero eta gutxiago kutsatzen duten garraioak erabiltzea bada Leioako Udalak duen kezka nagusietako bat. Garraio publikoen edo gutxiago kutsatzen duten garraio mota, hala nola, bizikleta edo motordun ibilgailuen erabilera sustatzeko konpromisoa dugu. Udalerrian badaude karga-puntu batzuk, baina aurreikusita dago karga-puntu berriak sortzea, horretarako lizitazio bat prestatzen ari da, herritarren gero eta premia handiagoari erantzun nahi baitu Udalak. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

DENDA HERRIKOIA

Sustapen ekonomikoa, Bideragarria

Proposamena. Miriam Cebrián

Nire proposamena denda-herrikoi bat edo denda kooperatibo bat sortzea da udalak hutsik duen lokaletako batean, zeinetan herritarrek Leioako produktuak erosi ahal izango zituzten, bai nekazaritzakoak, bai artisautzakoak. Uste dut horrelako ekimen batek Leioako merkataritzari ikusgarritasuna eman ahal diola, Leioako artisautza, nekazaritza eta tokiko produktua balioan jarriz. Nire proposamenean parte hartzea animatzen zaituztet!

Erantzuna, Enplegua, sustapen ekonomikoa, merkataritza eta turismoa

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK LEIOAN

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Miriam Cebrián

Nire proposamena Leioan ibilbide ornitologikoak martxan jartzea da. Ideia espezie desberdinetako hegaztiak behatu daitezkeen udalerriko hainbat puntu aukeratzea izango zen. Horrez gain, hegaztiak ikusteko behatoki bat eraikitzea ere proposatzen dut, Leioako faunari eta florari buruzko gauza gehiago azaltzeko topagune izan daitekeena. Uste dut horrek herriari ikusgarritasun handiagoa ematen lagun diezaiokeela, baita Leioa barruan naturan gehiago integratuta ibilbide desberdinak egiteko aukera eskaini.

Erantzuna, ENPLEGUA, SUSTAPEN EKONOMIKOA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

CUBO DE RUBIK LEHIAKETAK

Gazteria, Bideragarria

Proposamena. Izei

Nire proposamena rubik-kuboko lehiaketak egitea da eta azkarren egiten duena irabazten du. Antolatzaile bat egongo litzateke eta honek eguna, ordua, tokia zehaztuko lituzke. Baita lehiaketan denbora kontrolatu eta parte-hartzaileek tranparik ez egitea egiaztatuko luke, hala nola, kuboak trukatu gabe daudela ikusi edo parte-hartzaileek izkinak ez biratzea. Kuboak burmuinaren garapenerako onuragarriak dira, buruketa matematikoak lantzeko ere dibertigarriak dira eta atzamarretan sor daitezkeen gaixotasunak izateko arriskuak murrizten dituzte. Hau da nire proposamena, egin zaitez kide!

Erantzuna, Kultura, gazteria eta kirola

Erronka kolektiboa hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasa da.

Leioatik oinezko ibilbideak

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Miriam Cebrian

"Nire proposamena Bizibideak haurrek eskolara modu seguruan joateko ibilbideen antzekoa da, baina kasu honetan mendi-ibilbideak edo Leioa oinez ezagutzeko ibilbideak sortzea proposatzen dut. Asmoa Leioa leioaztarrei eta kanpokoei ere ezagutzera ematea da, izan ere, denon artean egin dezakegun ibilbidez betetako herri handia eta ederra dugu. Ibilbide egiaztatuak egitera gonbidatzen zaituztet, denborekin, ibilbideekin... Elkarrekin mapa osatua sortu dezakegu. Animatzen zara? "

Erantzuna. Marta Alvarez, Responsable del Área de Turismo y Asistencia a Promoción Económica

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Guraso eskola

Hezkuntza, Aurreikusita

Proposamena. Miriam Cebrian

Nire proposamena Guraso Eskola bat martxan jartzea da, zeinetan hitzaldiak, tailerrak, eta lehenengo haurtzaroarekin lotutako ekintzak egin ahal izateko. Haien artean: erditu aurreko eta erditu osteko tailerrak, elikadura, zaintza, lehen sorospenak… Leioa umez betetako herria da eta hori dela eta uste dut ideia hau ondo funtzionatu dezakeela. Gainera, denon artean zein motako hitzaldiak edo tailerrak izan nahi ditugun erabaki dezakegu. Niri bezala gai hau axola bazaizu erronka kolektibo honetara gehitzera animatzen zaitu. Bat egin!

Teknologia berriak erabiltzen ikasi

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Maria Pilar Arenas Mariscal

Teknologia berriak erabiltzen ikasteko gune bat sortzea gustatuko litzaidake. Adibidez, mugikorraren bidez zinemarako sarrera batzuk erosten ikastea, tableta eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi... Ni bezala tresna hauek erabiltzen ikasi nahi baduzu edo erabiltzen badakizu eta zure ezagutzak partekatzeko prest bazaude animatu eta izen eman ezazu!

Erantzuna. Juan Carlos y Enara Diez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetza - Hezkuntza eta Berdintasuna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioako kaleen izena ezagutu

Sail-anitzak, Hezkuntza, Kultura, Turismoa , Bideragarria

Proposamena. Maritxu Muñoa

Uste dut gure sustraiak herriarekin indartzeko modu bat bere ibilbidea toponimiaren bidez ezagutzea izango litzatekeela. Hori dela eta, auzokide ezberdinen artean gure udalerriko kaleen jatorria, esanahia eta historia ezagutzeko dokumentu bat egitea proposatzen dut. Zuk ere uste baduzu honek leioaztar sentiarazten lagun dezakeela, bat egin!

Erantzuna. Enara Diez, Esti Bilbao, Fco Javier Atxa y Marta Alvarez, Hezkuntza - Kultura - Turismoa

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Bakardade egoeran dauden pertsonentzako laguntza

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Maritxu Muñoa

Ideia bat proposatu nahi nuke etxean nahi gabe denbora asko pasatzen duten pertsonei laguntzeko. Herrian badaude kalera bakarrik irten ezin diren pertsonak, edo bakarrik irteteko seguru sentitzen ez direnak, hori dela eta bakardade egoeran dauden pertsonei laguntzeko talde bat martxan jartzea proposatzen dut. Horretarako “pertsona laguntzaileak” beharrezkoak dira, hau da, joan-etorri txiki horiek egiteko prest dauden pertsonak. Zuk ere akonpainamendu hau behar baduzu edo prozesu honetan bertan parte hartu nahi baduzu bat egin!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Pertsonen eta txakurren arteko bizikidetza hobetzeko formakuntza

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Katia Lavin

Zenbat txakur ikusten dituzu zure auzoan edo Leioako kaleetatik? Inoiz entzun edo ikusi dituzu txakurren edo txakur jabeen arteko borrokarik? Txakurren beldur den norbait ezagutzen duzu? Arazo guzti hauek konpontzeko pertsona eta txakurren elkarbizitza hobetzeko formakuntzak antolatzea proposatzen dut, guztion artean lan eginez bizikidetza hobetu dezakegulako. Beraz, txakurra baduzu, edo txakurrak gustuko badituzu, edota txakurrekiko beldurra gainditu nahi baduzu anima zaitez!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Erakundeen eta herritarren artean komunikazio kanal bat sortu

Sail-anitzak, Bideragarria

Proposamena. Katia Lavin

Nire proposamena Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-kanal bat edo batzuk sortzea da. Erakundeek aukera asko eskaintzen dituzte diru-laguntza, beken bidez… gure interesei, beharrei eta helburuei erantzun diezaieketenak baina normalean informazioa hau ez zaigu irizten. Uneoro zuretzat eta zure senideentzako inguruan dauden aukeren berri informatuta egotea gustatuko balitzaizuke edota beste pertsonak euren ametsak edo helburuak lortzera lagundu nahi badituzu erronka honetara anima zaitez. Elkarrekin lan egin dezagun!

Erantzuna. Fco. Javier Atxa y Marta Alvarez, Ekonomiaren Sustapen eta Garapeneko, Prestakuntzako eta Enplegua - Turismoa eta Ekonomia Sustapenerako Laguntza

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Elkartzeko topagune gehiago

Hirigintza, Gizarte politikak, Kultura , Bideragarria

Proposamena. Josefi Valverde

Nire proposamena pertsona ezberdinak elkartzeko leku bat izatea da, bertan lagun berriak egin ahal izateko. Dantza egiteko, kartetara edo partxisera jolasteko, hitz egiteko… Gure gustuko ekintzak egin ahal izateko gune bat behar dugu, aire librean edo lokal batean, berdin dio, garrantzitsuena pertsonek erlazionatzeko espazio bat izatea da, izan ere, pertsona ezberdinekin egoterakoan osasuna, adiskidetasuna eta kultura aberasten da. Gaia zure interesekoa bada erronka kolektibo honekin bat egin ezazu!

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Kalea herritarren topagunerako egokitu

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Esperanza Corral Ibañez

Nire proposamena espazio publikoa hobetzea eta egokitzea da, batez ere kalea guztientzako topaleku gisa egokitzea. Herritarrok elkartzeko espazioak behar ditugu eta ez dugu beti toki itxi batean egon nahi. Kalea gune aproposenetarikoa izan daiteke, baina lehenbizi eurirako, hotzerako… egokitu beharra dago. Erronka kolektibo honetara gehitu nahi baldin bazara Herritar Labotaregian topatuko gaituzu. Animatu eta izena eman ezazu! Pena merezi du eta elkarrekin gauza asko egin ahal izango ditugu.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Konpongunea

Sail-anitzak, Gizarte politikak, Sustapen ekonomikoa , Bideragarria

Proposamena. Endika Rubio

Nire proposamena Leioan konponketa gune bat sortzea da, herritarrek hondatutako aparatuak eraman ditzaten hauek konpontzen ikasteko. Ekimen jasangarri bat proposatzen dut, gailuen bizitza luzatuz, hondakin gutxiago sortzea helburu duena, eta aldi berean, herritarrei euren objektuak bota beharrean hauek konpontzeko behar dituzten ezagutzak eskuratzen laguntzen diena. Ekimen hau babestu nahi duten herritar orori erronka kolektibora gehitzera animatzen ditut, baina bereziki konponketak egiteko ezagutza horiek dituzten iraupen luzeko langabeei edo lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei parte hartzera gonbidatu nahi ditut. Animatu eta parteka ezazu zure ezagutzak gurekin!

Erantzuna. Juan Carlos, Fco Javier Atxa y Marta Alvarez, Gizarte Ongizate (...) - Ekonomiaren Sustapen eta Enplegua (…) - Turismoa

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioako lurpeko pasabideak egokitu muralak margotuz

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Conchi Alonso

Kaixo Conchi naiz eta Maria nire alabaren izenean bideo hau grabatzen ari naiz. Gure proposamena Abanzadako oinezkoentzako lurpeko hiru pasabideak egokitzea, hobetzea eta edertzea da, bertan herritarrek sortutako muralak margotuz. Hau egiteko lantalde bat sortu nahi dugu bakoitzak murala erabakitzeko bere proposamenak egin ditzan elkarrekin erabakitzeko, eta ondoren, egun batean elkartu elkarrekin margotzeko. Guri bezala proposamen hau Leioako oinezkoentzako guneetan segurtasuna hobetzen lagun dezakeela iruditzen bazaizu, animatu eta parte hartu.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako lantaldea

Sail-anitzak, Hirigintza, Gizarte politikak , Bideragarria

Proposamena. Claudio Valenzuela

Nire izena Claudio da eta mugikortasun urria duen pertsona bat naiz. Aspalditik ari naiz pentsatzen nire egoera berean dauden pertsonentzako lantalde edo elkarte bat sortzea, izan ere, talde hau egoera honetan bizi garen pertsona ororentzako lagungarria izan daitekeela uste dut. Adibidez, elkar ezagutzeko, gure errehabilitazioan edo bizitzan elkar laguntzeko, edota irisgarritasunaren inguruan eskaerak egiterako orduan indar handiagoa izateko. Zuk ere nire egoeran bazaude, edo kolektibo moduan lan egitea garrantzitsua dela uste baduzu izena eman ezazu! Bat egiten ez badugu, ez gara existitzen.

Erantzuna. Juan Carlos y Mikel Abascal, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes (...) - Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumena

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leioan turismoa sustatu

Turismoa, Bideragarria

Proposamena. Claudio Valenzuela

Herrian turismoa sustatzea da nire proposamena, udalerriko zati batzuk erakutsiz, jendea bere aisialdian inguruko udalerrietara joan ez dadin. Jende talde bat biltzea eta herrian zehar ibilbide gidatuak egitea proposatzen dut, gure herrian ditugun gauza politak erakusteko. “Tour” hauekin, gertu ditugun toki berriak ezagutu ditzakegu, ezagutzen ez genituen bizilagunekin adiskidetasuna izan eta Leioan ditugun espazioak berraurkitu. Gainera, ibiltzea ekintza osasuntsua da ere: Organoak aktibatzen dituzu, etxetik irteten zara… eta harremanak egiten dituzu. Pertsona guztiak gure herri ederra ezagutzera animatzen ditut. Parte hartu!

Erantzuna. Fco. Javier Atxa y Marta Alvarez, Ekonomiaren Sustapen eta Garapeneko, Prestakuntzako eta Enplegua - Turismoa eta Ekonomia Sustapenerako Laguntza

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Harremanak egiten zailtasunak dituzten pertsonentzako lantaldea

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Arkaitz Zárraga

Nire proposamena harremanak egiteko zailtasunak dituzten gazte- helduentzako lantaldea sortzea da. Isolatuta sentitzen diren pertsonentzako gune bat sortzea da nire asmoa, harremanak egiteko eta bertuteak garatzeko baliagarria izan daitekeena, gure osasuna hobetzeko azken finean. Lantaldea hau oso irekia da, baina batez ere, zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago, adibidez: ikasteko, harremantzako edota lan egin edo lana topatzeko zailtasunak dituztenentzat; konplexuak dauzkaten pertsonentzat; lotsak dituztenentzat; aisialdirako zailtasunak dauzkatenentzat; Bullyinga jasan duten pertsonentzat; ezberdin sentitzen direnentzat;, txikitatik egoera hauek pairatu dituztenentzat… Horrez gain, lantalde honetara ere gonbidatuta daude psikologoak edota elkar-entzuketan trebatuta dauden pertsonak. Egoera honetan edo laguntzeko prest bazaude parte hartu eta izena eman ezazu!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Adultismoaren kontrako taldea

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Arkaitz Zárraga

Nire proposamena adultismoaren aurka lan egiteko talde bat sortzea da. Talde honek guztion arteko hezkuntza hobeago bat sustatzea du helburu, ohitura eta jarrera aldaketak bilatzen dituenak. Batez ere umeengan lehentasuna jartzeko aukera bat da eta errespetu faltak umeak garenetik ekiditeko trebatzeko espazioa. Laguntza komunitatea bat sortzea da asmoa, gure artean entzuteko balioko diguna eta aldi berean bakoitzak bizi izan dituen ohitura edota alda litezketeen jarrera batzuk konturatzeko baliagarria izan daitekeena. Bertan parte hartzera animatzen dut tratu txarrak jaso duen orori, baita tratu txarrak eman dituztenei ere, eta noski garai oso ezberdinetako pertsonei bakoitzak bizipen ezberdinak izango dituelakoan. Zuk ere egoera honetan egon bazara animatu eta izena eman ezazu! Elkar laguntzea da asmoa.

Erantzuna. Juan Carlos y Enara Diez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren - Hezkuntza eta Berdintasuna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Tertulia taldea

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Adolfo Gómez

Nire proposamena tertuliak egiteko lantalde bat martxan jartzea da. Gai bakoitzeko tertulia talde bat sortu daiteke, adibidez, literatura lantzeko talde bat, politikaz aritzeko beste bat… edo sortzen direnak. Nire ustez ekimen hau leioaztarrentzat onuragarria da, alde batetik lagun taldeak sortzea ahalbidetzen duelako, eta bestetik, aisialdi kulturalerako aukera delako, gaur egungo sistema indibidualistarekin gero eta garrantzitsuagoa dena. Lagunak behar ditugu eta aisialdi kulturala baita ere! Literaturako tertulia batean parte hartu nahi duzu? Agian politiko batean? Izena eman eta erronka kolektibo honetan parte hartu ezazu.

Erantzuna. Esti Bilbao y Enara Diez, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza - Berdintasun

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Mahaiko antzerki taldea

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Adolfo Gómez

Proposatu nahi dudan ideia mahaiko antzerkia lantzeko talde bat osatzea da. Mahaiko antzerkia taldean, txandaka obra baten pertsonaiak irakurtzean datza. Nire ustez, mota honetako ekimenak Leioarako onuragarriak dira, batetik, herritarrei aisialdi kulturala eta kreatiborako aukera ematen dielako, eta bestetik, taldean adiskidetasuna lantzeko espazioa bat sortzen duelako. Mahaiko antzerkia irakurtzeko talde batean parte hartu nahi baduzu, erronka kolektibo horretan izena ematera animatzen zaitut.

Erantzuna. Esti Bilbao, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika Saileko arduraduna.

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Leiako auzoen mugikortasuna hobetu

Hirigintza, Bideragarria

Proposamena. Esperanza Corral, Ricardo Fuentes eta Ignacio Lozano

Nahiz eta auzo ezberdinetakoak izan erronka kolektibo berdina batu egin gaitu: Leioan guztion irisgarritasuna hobetzea. Asko dira gure herrian topatzen ditugun oztopoak, bereziki nagusientzat, adibidez, Irisgaitzak diren eskailerak eta uste dugu komunitate moduan haiei aurre egiteko ordua dela. Erronka kolektibo honekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, hobekuntza hauek elkarrekin lan egiten lortu ahal izateko.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Zahartze osasungarria eta jasangarria lortzeko auzokide-sarea

Gizarte politikak, Bideragarria

Proposamena. Esperanza San Pedro Uriarte

Pandemia eta konfinamendu garaian, bakarrik bizi diren adinekoen ahultasun egoeraren inguruan hausnartzen hasi nintzen. Gero eta gehiago dira bakardade eta isolamendu egoera horren ondorioz gaixotasun mentalak pairatzen dituzten pertsonak, besteak beste, depresioa. Guzti hau dela eta, nire proposamenak Leioan zahartze osasungarri eta jasangarria bilatzen du, bizimodu komunitarioko formula berriak bilatzeko auzo sare bat sortuz. Hori dela eta, bakarrik bizi den adineko pertsona bat bazara, edo auzo sare hau sortzen laguntzea gustatuko litzaiokeen pertsona bazara, animatu eta bat egin ezazu erronka kolektibo honekin. Batu gaitezen, elkartu gaitezen, elkarrekin gehiago gara!

Erantzuna. Juan Carlos, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da.

Osasun mentala elkarrekin landu

Gizarte politikak, Baliogabetua

Proposamena. Maria Pilar Arenas Mariscal

Osasun mentala lantzeko aukera izatea gustatuko litzaidake, osasuna ongizatea dela uste baitut. Batzuetan pertsonek lasaitzeko beharra dugu, maila psikologikoan gertatzen zaigun hori beste batzuekin partekatu. Zuk ere laguntza behar duzula uste baduzu edo ondo kudeatzen ez dakizun arazoren bat baduzu eta gertatzen zaizun horretaz hitz egiteko espazio bat izatea ondo badatorkizu izena eman dezakezu. Baita herriko psikologoa bazara eta zure auzokideak laguntzeko prest bazaude. Anima zaitez!

Erantzuna. Juan Carlos Martinez, Gizarte Ongizate, Osasun, Animalien Babes, Adineko Pertsona eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko arduraduna

Hasi baino lehen, prozesu honetan parte hartu duten eta parte hartzen ari diren pertsonek egiten ari duten lana eta sentsibilitatea balioan jarri nahiko nuke. Izan ere, guztiek herritarren parte-hartze handiagoaren beharra islatzen dute, desberdinen arteko topaketak sustatzen dituzten dinamiken, esperientzien transmisioaren eta bizitza komunitarioaren sustapenaren bitartez. Nahiz eta lortu nahi den helburuaren ontasuna eta jarrera ona argi ikusi, proposamena hau mota honetako prozesuetan tokirik ez duela ulertzen dut, osasun mentala osasun-sare publikoaren barruan landu behar delako, are gehiago Covid-19aren pandemiak gizartearen zati handi batean maila horretan eragin dituen ondorioak kontuan hartuz. Gainera pertsona hauek jasaten duten egoera berezia kontuan hartu beharra dago, askok, isolamendu egoera, segurtasun falta, depresioa... bizi dute eta gai hauek espezialista batekin lantzearen beharra nabarmendu nahi dut, eta kasu askotan gainera lan hau banaka egin beharra dago. Horretaz gain, ZAINDUZ udal programaren berri eman nahi dut, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzat zuzenduta dagoena. Bertan, dolua, formakuntza eta laguntza psikologikoa, batzuetan taldeka lantzen dena, non familiako zaintzaren berezko egoerei aurre egiteko tresnak lantzen dituzten. Udala Bakardadearen Behatokiaren bitartez, nagusiek bizi dezaketen bakardade egoerak antzeman nahi ditu, boluntarioen laguntza programen bidez osa daitekeena. Berriro diot, beste patologia batzuetarako, egokiagoa da lan sanitarioa eta profesionalengana hurbiltzea.

Futbol zelaien eta padel pisten diseinua

Kirolak, Baliogabetua

Proposamena. Joseba Gómez Gómez

Nire proposamena futbol zelaiak eta padeleko pistak diseinatzea da, horrelako espazio batean pixka bat gehiago ezagutu ahal garelako eta, aldi berean, pixka bat mugitu eta ariketa fisikoa egin. Espazio honetan adin guztietako lagunak egin ahal ditugu, hori dela eta, erronka kolektibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Zenbat eta gehiago izan lagun eta kirol gehiago egingo dugu eta orduan eta hobea izango baita.

Espazio publikoak erabiltzeko araudia berrikustea

Kultura, Baliogabetua

Proposamena. Esperanza Corral Ibañez

Herritarrek eskuragarri dauden espazio publiko guztiak erabili ahal izatea proposatzen dut, hau da, pertsona guztiek, nagusiak zein txikiak elkarrekin erabiltzeko aukera izatea. Nagusia izateagatik ez duzu zertan Nagusien Etxera joan behar edo haurra izateagatik ez duzu zergatik soilik Gaztegunera joan beharrekin. Udal araudia berrikustea da nire proposamena espazio publikoetan elkarrekin helduak eta haurrak egon ahal izateko, bata zein besteak ekarpenak egingo dituztelako. Zuretzat ere hau garrantzitsua bada animatu eta izena eman!

Gobelas ibaian ontziralekua

Hirigintza, Baliogabetua

Proposamena. Adolfo Gómez

Garai batean nekazal sindikatuaren eraikineko ontziralekua zegoen tokian ontziraleku bat egitea proposatzen dut, gaur egun eraitsita dagoena, baina zaharberritu daitekeena, oraindik zati bat zutik baitago. Proposamen honek itsasadarraren eta inguru horren estetika hobetuko lukeela uste dut, bidegorriarekin eta Lamiako berreskuratzearekin bat datorrena. Gainera ontziraleku bat izanda bertan hainbat ekintza burutu daitezkeela uste dut, haien artean, arraun-txalupa batean ibilbideak, oso jarduera lasaigarria izan daitekeena, edo kirol-arraunketa egitea, hala nola piraguak edo kayakak. Leioan txalupa batean arraunean egitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, eman izena eta parte hartu erronka kolektibo honetan.

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Ontziralekua instalatu nahi den espazioa ez da udalaren jabetzakoa, eta ibaien ibilguak erabiltzea udalaz gaindiko eskumena da; gainera, gobelen ibaia ez dakigu zenbateraino den nabigagarria

Tirolinak

Hirigintza, Baliogabetua

Proposamena. Sheila Montaño, Ariane Pérez, Ysabella Tolentino eta Iraitz Hernández

Gure proposamena Leioan tirolinetako parke bat sortzea da, eta gune hau sortzeko gure ideiak eta proposamenak eman nahi ditugu. Adibidez, adin guztietako pertsonentzakoak izatea, maila ezberdinetakoak egotea… Ez zaigu inporta non kokatzen diren tirolina hauek baina herrian izatea nahi dugu. Gure adineko umeak aspertuta gaude beti toki berdinetan edo aukera berdinak eskaintzen dituzten parketan jolasteaz eta modu honetan pertsonei ez aspertzeko beste aukera bat eman ahal diegu. Guk tirolina gune hau sortzeko gure ideiak ematen ari gara eta gurekin batera lan egin nahi baduzue animatu eta izena eman!

Erantzuna. Mikel Abascal, Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen Saileko arduraduna

Udala horrelako proposamen bat lantzen ari da

Ekotalent

Kultura, Bideragarria

Proposamena. Maia Chavarri eta Maider Callejo

Maider eta bion proposamena “Ekotalent”, leioaztarren talentuak erakusteko espazioa, martxan jartzea da. Modu honetan Leioako pertsonek egiten dakiten hori erakusteko espazio bat sortu nahi dugu. Hau da gure ideia baina gauza asko oraindik erabaki gabe daude eta horretarako adin ezberdinetako herritar atseginen laguntza behar dugu, neska-mutilak eta helduak barne. Parte hartzera animatzen zara?

Erantzuna. Esti Bilbao, Kultura, Kirol, Gazteria eta Hizkuntza Politika Saileko arduraduna.

Proposamen hau bideragarria da eta Aukeraketa Topaketara pasako da

Informazioa

Zure interesen arabera iragazteko, gai desberdinetan klikatu dezakezu
           

  • Datuen politika
  • Kontaktatu